Hilabete baino gutxiago falta da Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketei ekiteko, eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak dagoeneko egin ditu modalitate guztietako zozketak. Horrenbestez, erabakita dago herri bakoitzak non eta noren kontra lehiatuz hasiko duen bidea. Oriok ez du parte hartuko aurtengo Herriartekoan; Aiak, ordea, bai. Gomazko paletan izango du ordezkaritza, eta etxean jokatuz hasiko du txapelketa, maiatzaren 8ko asteburuan. Errenteria izango du aurreneko aurkaria.
Handik astebetera aiarrek Errenterian jokatu beharko dituzte lehen kanporaketako itzuliko hiru partidak. Final laurdenetara sailkatuko balira, donostiarren edo zestoarren kontra neurtu beharko dituzte indarrak.
Gomazko paleta modalitatean hamabost herrik hartuko dute parte, eta finala ekainaren 19an jokatuko dute.