Herritarrak antzezle bihurtu zituen ikuskizuna

Aitziber Arzallus

Ezohiko antzezlan baten agertoki izan zen Aiako pilotalekua joan den larunbat arratsaldean. Pilota, bertsoa, umorea... ondo pasatzeko osagai ugari zituen berekin Frontona-k, eta hura ikustera bertaratu ziren herritarrek jarri zioten ginda, haiek ere ikuskizunaren parte bihurtu baitziren. Kantxatik egiten zizkieten galderak erantzunez, Euskal herriko eta Aiako kulturaz zenbat dakiten erakusteko aukera polita izan zuten harmailetan eserita zeudenek. 

(Argazkiak: Aia Turismoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide