Aste honetan elkartu dira Aian Arkaitz Iruretagoiena Aiako Udaleko zinegotzia eta Ainhoa Etxabe Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko presidentea. Sinatutako akordioan zehazten denez, bi erakundeek bost urterako hitzarmena adostu dute. Datozen urteetan herrian hainbat herrik kirol proba eta txapelketa egiteko asmoa dute, eta bi aldeek horretarako duten konpromisoa paperean jasota geratu da.