Txotxongilo emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute aiarrek

Iñigo Gaiton

Aiako probalekuko kultur jarduerek ez dute etenik, eta larunbatean, txotxongiloen txanda izan zen. Ostomila txotxongilo elkarteak Alaia galtzagorria ikuskizuna eskaini zuen haurrentzat arratsaldean, eta han izan zirenek kontatu dutenez, gozatu ederra hartu zuten herriko txikienek. Datorren larunbatean udal pilotarekura pasatuko da kultur agenda, eta Arteola konpainiak Andoni Egañarekin batera egingo duen Frontona emanaldia ikusteko aukera izango da.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide