Astelehenean hasi zituzten Aiako herriguneko aparkalekua egokitzeko lanak. Art Eraikuntzak enpresa arduratuko da obrak gauzatzeaz, 76.288,24 euroren truke, BEZa barne, eta aurreikuspenak betetzera, lau asteko iraupena izango dute.
Aiako Udalak azaldu duenez, lanok aldaketa batzuk eragingo dituzte egunerokotasunean. Lehen fasean, igerileku aldera dagoen errepide zatian bi norabideetan pasatzeko aukera izango da. Bigarren faseko lanak, berriz, gutxi gorabehera apirilaren hasieran hasiko dituzten, eta orduan, bestea eremua egongo da erabilgarri, eta handik igaro beharko dute ibilgailuek, bi noranzkoetan. Lehen fasean, zaborrontziak orain arte zeuden lekuan egongo dira; bigarren faseko lanak hasterako, ordea, lekuz aldatuko dituzte eta behin betiko tokian jarri.