Uztailaren 4tik 29ra, 2010etik 2019ra bitartean jaiotako umeen eta gaztetxoentzat udaleku irekiak antolatuko ditu Aiako Udalak, eta horietan begirale gisa jardungo dutenak hautatzeko deialdia egin du. Begiraleek bi baldintza bete beharko dituzte ezinbestean: 18 urtetik gora izatea edo 18 urte aurten betetzea eta euskaraz jakitea.
Dena dela, badira kontuan izango dituzten beste baldintza batzuk ere:
1. Begirale titulua izatea 6 puntu
2. Eusko Jaurlaritzak homologatutako eskolak: 6 puntu
3. Beste eskolak: 4 puntu
4. Zuzendari titulua izatea (2 puntu)
5. Hezkuntzarekin zer ikusia duten ikasketak izatea (3 puntu)
6. Hezkuntzarekin zer ikusia duten ikasketak burutzen aritzea 0,5
7. Lan esperientzia urtea bakoitza puntu 1 (5 puntu gehienez)
8.Udaleku itxi eta irekietan hamabostaldi bakoitza 0,5 puntu.Gehienez ere 3 puntu.
9. Aiarra izatea (5 puntu)
10.Aiako udalak sustatutako kultur-kirol aisialdi zerbitzuan begirale moduan lanean egon izana (8 puntu)
Interesdunek curriculuma eta egiaztagiriak Aiako udaletxean aurkeztu beharko dituzte, eta epez kanpoko izen-ematerik ez dute onartuko. Hemen klik eginda deskargatu daiteke deialdi ofiziala eta esaera orria.