Hirugarren urtez jarraian, Joseba Iraola txapeldun

Urtzi Oteiza 2022ko mar. 20a, 15:05

Faboritoak ez du hutsik egin XV. Andatzatik Aiarako Igoeran, eta beste behin ere, gidari balmasedarrarentzat izan da txapela. Iaz berak ezarritako marka hiru segundo hobetu du, gainera, igoera minutu eta 39’328 segundoan eginda. Bikoen kategorian ere, iazko bera txapeldun: Beñat Poblacion. Minutu eta 55’842 segundoan egin du ibilbidea, hark ere iazko denbora hobetuta. Astean zehar botako dugu lasterketari buruzko bideo-erreportaje zabala.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide