(Argazkiak: Urtzi Oteiza)
Goizean goizetik eguraldi bikaina eta giroa hobea izan dira Aiako Gozategi plazan, gutxienez auto zaleak direnentzat. Arratsaldean XV. Andatzatik Aiara Igoeran parte hartuko duten autoei egiaztatze teknikoak egin dizkiete han, eta bat baino gehiago izan dira bertaratu duten herritarrak. Aurki itxiko dute Andatzatik Aiarako errepidea, 14:30ean ekingo dietelako entrenamendu saioei. Horien ostean, bi igoera ofizial egingo dituzte parte hartzaileek, eta 19:00ak ingururako aurreikusten dute sari banaketa. Ustekaberik izan ez dadin, errespetuz eta tentuz jokatzeko eskatu dute antolatzaileek.
(Argazkiak: Urtzi Oteiza)