Bertako zuhaitzak landatu dituzte Aian

Mireia Galarza Bastida

25 lagun inguru elkartu ziren horretarako, eta gutxi gorabehera 300 zuhaitz landatu zituzten parte hartzaileek, hala nola, pagoak, haritzak edo urritzak. 

Lurgaia elkarteak Arkamurka natura elkartearekin elkarlanean, bertako zuhaitzen zuhaitz landaketa egin zuen atzo Aiako lurretan. 25 lagun inguru elkartu ziren horretarako, eta Aranburu baserrri inguruko lursail batean egin zituzten landaketak. 

Goizean goiz hasi ziren lanean, eta gutxi gorabehera 300 zuhaitz landatu zituzten parte hartzaileek, hala nola, pagoak, haritzak edo urritzak. 

(Argazkiak: Eneko Azkue)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide