Aiako familia ugariek Ondasun Higiezinen Zergan hobaria jasotzeko aukera dute, eta horretarako martxoaren 31 baino lehen egin beharko dute eskaera udaletxean. Hobaria jasotzeko honako baldintzak bete beharko dituzte: familia ugarien ziurtagiriaren jabe izatea (familia liburua edo txartela); familiako inor beste ondasun higiezin baten jabe ez izatea eta ohiko etxebizitzaren balio katastralak 180.000 euroak ez gainditzea.
Aiako Udalak azaldu du hiru seme-alaba dituztenek %40ko hobaria izango dutela, lau seme-alaba dituztenek %50ekoa eta bost edo gehiago dituztenek %60koa.
Eskaera egiterakoan eskaera orria, familia liburua eta 2021eko Ondasun Higiezinen Zergaren erreziboaren kopia entregatu beharko dituzte.