Autodefentsa feminista tailerra egingo da martxoaren 5ean

Iñigo Gaiton 2022ko ots. 25a, 13:46

Emagin Ikerketa eta Dokumentazio Zentro Feministaren eskutik egingo da tailerra, goizez eta arratsaldez. 16 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago.

Autodefentsa feminista tailerra antolatu dute martxoaren 5erako. Antolatzaileek adierazi dutenez, tailerrean galdera hauen inguruko hausnarketak egingo dituzte: "Zer dira eraso sexistak? Nola pairatzen ditugu? Zeintzuk dira gure bizipenak honen aurrean? Nola identifikatu erasoak?".

Nabarmendu dutenez, "pasibotasunaren ideian" hezten dira emakumeak, "babes beharra" duten pertsonak direla sinetsita. Ideia hori eta beste zenbait apurtzeko helburuarekin egingo da tailerra, "emakumeak boteretzeko" bidean.

Emagin Ikerketa eta Dokumentazio Zentro Feministako hezitzaileek gidatuko dute saioa, eta kultur etxean egingo da, 9:30-13:30 eta 14:30-18:30 ordutegiarekin. Tartean, bazkaria prestatuko dute denen artean.

Izen emateak 15 euroko prezioa du, eta hemen klik eginda bete daiteke horretarako formularioa.

Informazio gehiago eskuratzeko, egin klik hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide