Larunbat arratsaldean alkoholaren eta drogen kontsumoa izango dute hizpide Aiako Xatur gaztelekuan

Aitziber Arzallus 2022ko ots. 15a, 12:17

Bi saio egingo dituzte, adinaren arabera banatuta, baina bietan jorratuko dute gai bera: alkoholaren eta drogen kontsumoa. 12 urtetik 15 urtera arteko nerabeei zuzendutako saioa 16:30etan hasiko da; eta 16 urtetik gorako gazteei zuzendutakoa, 18:00etan. Informazio gehiago behar dutenek, 689 903 872 telefono zenbakira dei dezakete edo gaztelekua@aia.eus helbidera mezu bat idatzi. Jende pilaketak saihesteko, saioetara garaiz azaltzeko eskatu dute antolatzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide