Julen Alonsok bertan behera laga ditu Eskuetan bihotza lan berriaren emanaldiak, eta tartean, atzeratu egin dute urtarrilaren 22an Aian egin behar zuen estreinaldia. Hori dela eta, antolakuntzak sarreren dirua itzuli egingo du. Txartel solteez gain, bonuak itzultzeko aukera ere izango da.
Hauek dira, txartelez gain, itzultzeko aukera emango duten bonuak:
- Julen Alonso + Haatik + Bulego
- Julen Alonso + Haatik
- Julen Alonso + Bulego
Antolakuntzak ohar bidez plazaratu duenez, atzo bertan egin zuten online erositako txartelen diruaren itzulketa. Kultur etxean erositakoak, berriz, gaur goizetik otsailaren 11a bitartean itzultzeko aukera izango da kultur etxean bertan.