Xabier Etxeberriak 'Broken eye' komikia argitaratu du anaiarekin batera

Aritz Mutiozabal

Broken Eye komiki sorta kaleratu du Xabier Etxeberria Aiako bizilagunak, Martin anaiarekin batera, AEBetako Scout Comics argitaletxearekin. Etxeberriatarrak gidoiaz arduratu dira, eta Iñaki Arenas artista hernaniarra ilustrazioez; Victor Santos artista famatuak egin du komikiaren azala. Komikia ingelesez argitaratu dute AEBetan, lau aleko mini-sail formatuan lehenik eta liburu bakarrean bilduta ondoren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide