Aiako Ludoteka eta Xatur gaztelekua martxan izango da dira datozen hilabeteotan ere. Urtarrilean, otsailean eta martxoan izena emateko deialdia zabaldu dute. HH2 eta HH3 mailetako haurrek astelehen eta asteazkenero izango dute Ludotekan biltzeko aukera, 16:30etik 17:30era. HH4 eta HH5 mailetakoek, berriz, astelehen eta asteazkenero, 17:45etik 18:45era.
Xatur gaztelekuko txanden berri ere eman dute. Ostiraletan zabalduko dute: LH1, LH2 eta LH3 mailetako haurrentzat, 16:30etik 17:45era; eta LH4, LH5 eta LH6 mailetakoentzat, 18:00etatik aurrera.