Aiako kultur jardueretarako bonuak gaur jarri dira salgai

Iñigo Gaiton 2022ko urt. 11a, 09:28

Bulego taldea.

Kultur etxean eta Internet bidez eros daitezke Julen Alonso, Bulego eta beste zenbait artisten emanaldietarako bonuak.

Aiako probalekuan kultur jarduerak programatzen dituzten hirugarren denboraldia laster hasiko da. Zehazki, hilaren 22an abiatuko dute emanaldi sorta, Julen Alonsoren Eskuetan bihotza ikuskizunaren estreinaldiarekin.
 
Antolatzaileek kultur bonuak jarri dituzte salgai, emanaldi bat baino gehiago gozatzeko gogoa duten lagunek txartelak prezio hobean erosteko aukera izan dezaten. Bonuak kultur etxean daude eskuragarri, eta Musikaze webgunean ere bai. Hau da kultur etxearen ordutegia: 09:00 - 12:30 / 15:30 - 19:15 (Ostiraletan 09:00 - 12:30 / 15:30 - 18:45)
 
Azpialdean ikus daitezke salgai dauden bonu desberdinak.
 
 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide