Gabonak

Aiako umeek eta Errege Magoek elkar agurtzeko aukera izan dute

Iñigo Gaiton

Aian ohiko desfilea egiteko aukerarik izan ez denez, Elizako zimitorioan elkartu dira haurrak eta erregeak. Banaka-banaka, umeak erregeen aurretik pasatu dira, eta elkarrekin argazkiak egiteko aukera ere izan dute. Plazara hurreratu aurretik, Armendigain aldetik pasatu dira Errege Magoak, konfinatuta dauden haurrei kasu egitera.

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide