Gabonak

Errege Magoak Aiara ere igoko dira etzi

Aitziber Arzallus

Beste urteetan herrian barrena egiten duten ibilaldirik ez dute egingo aurtengoan, baina plazan izango dira 19:00etatik aurrera, eta herriko haurrek haiekin egoteko aukera izango dute, banan-banan.

Aiako umeek ere Errege Magoekin egoteko aukera izango dute asteazken iluntzean, 19:00etatik aurrera herriko plazan izango baitira Gaspar, Meltxor eta Baltasar. Antolatzaileek azaldu dutenez, pandemia egoera dela-eta beste urteetan herrian barrena egiten duten ibilaldirik ez dute egingo aurtengoan, eta geldialdi bakarra egingo dute, plazan. Haiekin egon nahi duten haurrek ilaran jarri beharko dute, eta horrela, banaka-banaka, Errege Magoekin egoteko aukera izango dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide