Gabonak

Arratsaldean herrigunean Gabon eskean atera dira aiarrak

Onintza Lete Arrieta

Lardizabal herri eskolako guraso elkarteak Gabon eskea antolatu du aurten ere. Beste urteetan goizez hasten zuten ibilbidea eta baserriz baserri ibiltzen ziren. Aurten, pandemia dela eta, arratsaldera mugatu dute ekitaldia, eta herrigunean ibili dira kantuan. Balkoira bat baino gehiago atera da eskean ari zirenei dirua nahiz goxokiak ematera. Hemen argazki bilduma ere.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide