Anuska Esnal alkatearen zorion agurra

Karkara

Alkateak elkar zaintzeko deia egin die herritarrei, Gabonen atarian.

Hau da alkateak plazaratu duen zorion agurra:

"Urte zaila utzi dugu atzean. Ez da erraza izan inorentzat, baina elkarrekin indartsuagoak garela ikasi dugu. Eskerrik asko bihotzez erronka handi honi herri bezala erantzuteagatik. Zaindu dezagun elkar, izan gaitezen, inoiz baino gehiago, herri. Elkarrekin errazagoa izango da. Zorionak eta urte berri on!"

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide