'Losers' antzezlanaren biharko emanaldia, bertan behera

Aitziber Arzallus 2021ko abe. 17a, 22:01

Bihar arratsaldean Aiako probalekuan izatekoa zen emanaldia, baina antolatzaileek orain dela gutxi jakinarazi dute ez dela emanaldirik izango, bertan behera gelditu dela. Data berria aurki iragarriko dutela ere esan dute, eta biharko sarrerek emanaldi berri horretarako balioko dutela. Joan ezin dutenek turismoa@aia.eus helbidera idatzi beharko dute sarreraren dirua berreskuratu ahal izateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide