Aiako Udalak COVID ziurtagiria eskatuko du epe motzean antolatu dituzten ekintzetan

Mireia Galarza Bastida

Hain zuzen, pilates, zumba eta yoga ikastaroetan eskatuko dute, baita larunbatean Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak eskainiko duten antzezlanean ere. 

Aiako Udalak jakitera eman duenez, COVID ziurtagiria eskatuko dute epe motzean Aian aurreikusita dituzten ekitaldietan. 

Hain zuzen, pilates, zumba eta yoga ikastaroetan eskatuko dute, baita larunbatean Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak eskainiko duten antzezlanean ere. Horretaz gain, Gabonetan antolatu ditzaketen ekitaldietan ere ziurtagiria eskatuko dutela adierazi du Aiako Udalak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide