Aizkora eta harrijasotze ikuskizunek hartuko dute igandean Aiako probalekua. 12:00etan hasita, bi modalitate horietan ariko dira. Batetik, Urrezko Aizkolarien Kopako finalerdiak jokatuko dituzte.
Bestetik, Binakako Harrijasotze Txapelketa jokatuko dute bi bikotek: Jokin Eizmendi zarauztarra eta Gorka Etxeberria oriotarra, Aimar Galarraga oriotarraren eta Jon Unanue, Goenatxo III.a azkoitiarraren aurka ariko dira. Lau harri desberdinekin egingo dituzte lanak.