Ines Bengoa ipuin kontalaria Aian ariko da gaur arratsaldean

Aitziber Arzallus 2021ko abe. 2a, 09:00

Eskolako psikomotrizitate gelan izango da saioa, 17:30ean hasita, eta 50 minutuko iraupena izango du.

Ines Bengoa ipuin kontalariak saioa egingo du gaur arratsaldean Aian. Hain zuzen ere, Karabi karaba ipuin sorta kontatuko die 17:30erako eskolako psikomotrizitate gelara joaten diren haurrei. Antolatzaileek eskatu dute garaiz azaltzeko saiora, sarreran jende pilaketarik sortu ez dadin. 50 minutuko iraupena izango du saioak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide