Aiako Udalak ohar bidez adierazi duenez, datozen lau urteetarako bake epailea eta haren ordezkoa hautatzeko deialdia ireki dute. Atzotik dago zabalik izena emateko epea, eta azaroaren 18an bukatuko da horretarako aukera.
Inskripzioa udal bulegoetan egin behar da. Hara deituta eskuratu daiteke informazio osatuagoa ere: 943-131144.