Elizagoien ahizpek girotuko dute gaur arratsaldean Aristerrazuko erromeria

Karkara

Argazkia: Elizagoien ahizpak

Gaur zortzi ekin zioten erromeria denboraldiari Izer eta Alabier trikitilariekin, eta gaurkoan, Aristerrazun ezagunak diren Elizagoien ahizpak igoko dira oholtzara.

Ohi bezala, 18:30ean hasiko dira trikiti soinuak Andatza auzoko plazan, eta dantzarako gogoz denak nahikoa egiteko aukera izango du, 21:3oera arte jarraituko baitute soinua jotzen eta panderoa astintzen Etxalarko ahizpek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide