Izer eta Alabierrek Aristerrazuko plaza berpiztu dute

Aitziber Arzallus

Andatza auzoko Aristerrazu plaza bete egin dute denboraldiko lehen erromeriara bertaratu diren herritarrek. Hemendik aurrera, asteburuero izango dute aukera.

Pandemiak behartutako etenaldiaren ostean, bueltan dira Aristerrazuko erromeriak: atzo, Domu Santu egunez, eman zioten hasiera denboraldi berriari. Izer eta Alabier igo ziren oholtzara, eta dozenaka izan ziren haien doinuetara dantza egin zuten herritarrak. Argi geratu zen jendeak baduela trikitixa gosea, baita festarako gogoa ere. Hemendik aurrera, asteburuero izango dira erromeriak.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide