Atzo, larunbatarekin, egin zen Aiako I. Mendi Duatloia Andatza auzoan. Bideoan ikus daitekeen modura, oso gogorra izan zen lasterketa, eta parte hartzaile guztiek lokatzez beteta zeharkatu zuten helmuga. Eneko Gurrutxaga eta Ainara Pequeño izan ziren onenak helmugan, eta aiarren artean, Ainhoa Usandizaga eta Gaizka Iruretagoiena ibili ziren azkarren.