Irudietan: La Cruzen idiek ezarri dute marka onena Aiako XXIII. Kintopeko Idi Proben lehen egunean

Iñigo Gaiton 2021eko urriaren 30a

52 plaza eta 1,8 metro egin zituzten La Cruzen idiek atzo iluntzean Aiako probalekuan. Asteartean izango da Iñaki Olidenen idien txanda. Argazkiak: Ibon Errazu.

Atzo iluntzean, ostiralarekin, Aiako XXIII. Kintopeko Idi Proben lehen jardunaldia jokatu zen. Hiru idi pare aritu ziren lanean, eta horien artean, La Cruzen pareak jarri zuen marka onena: 52 plaza eta 1,8 metro. Bigarren sailkatu ziren Errezilgo Bixkien idiak (49 plaza eta 2,06 metro) eta hirugarren Asador Iruñako parea (40 plaza).

Gaur gauean, 21:00etatik aurrera jokatuko da idi proben bigarren jardunaldia, eta asteartean hirugarrena. Azken jardunaldi horretan jardungo du, hain zuzen ere, Iñaki Olidenek bere idiekin.

Argazkiak: Ibon Errazu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide