Esti eta Mikel Markezek kantaldia emango dute Aiako probalekuan, azaroaren 6an, larunbatarekin. Azal berritzen azken lana aurkeztuko dute aita-alabek, 22:30ean hasita. Kontzerturako sarrerak hilaren 26an jarriko dituzte salgai, 09:30ean, eta bi modu egongo dira horiek eskuratzeko: batetik, Interneten erosteko aukera egongo da, musikaze.com atarian; eta bestetik, Aiako Kultur Etxean (astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 12:30era eta 15:30etik 19:15era; eta ostiraletan, 09:00etatik 12:30era eta 15:30etik 18:45era)