Arraza anitzeko ganaduen enkantea egingo dute igandean Aian

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 20a, 10:00

Haragitarako idisko ugaltzaileen lau arraza aurkeztuko dituzte jendaurrean: Limusin, Blonda, Txarolesa eta Pirenaikoa. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza aterako dute enkantera. 11:45ean hasiko dira ganadua aurkezten, eta 12:00etan ekingo diote enkanteari.

Igandean Arraza Anitzeko Ganaduen XV. Enkantea egingo dute Aian, Ibarrola Goikoa baserriko Testatze Zentroan. Haragitarako idisko ugaltzaileen lau arraza aurkeztuko dituzte jendaurrean: Limusin, Blonda, Txarolesa eta Pirenaikoa. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza aterako dute enkantera.

Testatze Zentroko ateak 10:30ak aldera zabalduko dituzte arren, 11:45ean hasiko dira ganadua aurkezten, eta 12:ooetan ekingo diote enkanteari.

Hobekuntza genetikorako zezenak aukeratzen dituzte Aiako Testatze Zentroan. Baserritarrei berme sanitarioa eta genetikoa emateko jarduten dute lanean, eta esparru horretan estatu mailan erreferentziazko gune izateko anbizioz sortu zuten gunea 1995ean.

Proiektua gauzatu ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak ELIFE Euskadiko Limusina Federazioari utzi zion Aiako Laurgain auzoko Ibarrola Goikoa ustiategiaren zati bat. Azken urteotan eraikin berriak egin dituzte han, arraza guztietako haragi idisko testatzeak egiteko. Hain zuzen ere, haragi sektorea hobetzeko balio duten idiskoak lortzeko moldatu zuten lekua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide