Larunbatean altxorraren bila ariko dira Iturrarango parketxean

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 20a, 09:00

Iturraran parketxea.

GOT Gipuzkoako Orientazio Taldeak prestatutako orientazio zirkuitu batean balizak topatu beharko dituzte parte hartzaileek, eta naturarekin lotutako zenbait galdera erantzun ere bai. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena.

Larunbatean altxorraren bila jardungo dute Aiako Iturrarango parketxean. Jarduerak GOT Gipuzkoako Orientazio Taldeak prestatutako orientazio zirkuitu bat izango du oinarrian, helburua izango da "jolasaren bidez naturan orientatzen ikastea eta inguruan duguna ezagutzea". Parte hartzaileek balizak topatu beharko dituzte, eta naturarekin lotutako hainbat galdera erantzun. Antolatzaileek azaldu dutenez, haurrek zein helduek parte hartzeko moduko jolasa izango da larunbatekoa.

Bertaratzeko asmoa dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta edota iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita. Jardueran parte hartzeko, helduek bost euro ordaindu beharko dute; eta 3 eta 12 urte arteko haurrek, hiru euro. Saioa 10:15etan hasiko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide