Mendi duatloia egingo da estreinakoz Aian hilaren bukaeran. Urriaren 30ean jokatuko da kirol proba, hain zuzen ere, Andatza Auzotik abiatuta. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 15:30ean izango dute irteera ordua parte hartzaileek. Izen ematea zabalik dago dagoeneko, eta urriaren 29ra bitartean egongo da zabalik. 150 lagunentzako tokia egongo da duatloian, eta dortsal denak betetzen ez badira, egunean bertan ere egongo da inskripzioa egiteko aukera. Banaka edo errelebotara parte hartzeko aukera egongo da, gainera.
Lasterketa hiru sektoretan banatu dute:
1. Sektorea: mendi lasterketa (4 kilometro, 250 m+)
2. Sektorea: mendi bizikleta (20 kilometro, 735 m+)
3. Sektorea: mendi lasterketa (2 kilometro, 125m+).