Bihartik martxan izango da Aiako ludoteka zerbitzua

IƱigo Gaiton 2021ko urr. 17a, 10:00

Astelehen eta asteazkenetan izango dute Aiako haurrek ludoteka zerbitzuaz gozatzeko aukera. 

Aiako ludotekak ireki ditu ateak berriro. Aiako Udalak plazaratu duen informazioaren arabera, herriko haurrek astelehen eta asteazkenetan izango dute ludotekan ibiltzeko aukera, adinaren arabera zehaztutako ordutegietan.

HH2 eta HH3ko ikasleek 16:30-17:30 ordutegia izango dute bi egun horietan. HH4 eta HH5eko ikasleek, berriz, 17:45-18:45.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide