Gaur eta bihar zuzeneko musika emanaldiak izango dira Zingira kanpinean

Aitziber Arzallus

Gaur, larunbata, Elh Malick bakarlaria ariko da, 20:30ean hasita. Bihar, berriz, Magufada taldearen txanda izango da; 14:00etan hasiko da kontzertua. Kanpineko jatetxean izango dira emanaldiak, eta beharrezkoa da aurrez erreserba egitea.

Zingira kanpineko jatetxean zuzeneko musika emanaldiak egiten aritu dira udan zehar, baina iritsi zaie aurtengo denboraldiari agur esateko ordua. Asteburu honetakoak izango dira uda-udazken garaiko azkenak, eta behar bezalako agurra egite aldera, bi emanaldi antolatu dituzte. Gaur, 20:30ean, Elh Malick bakarlari senegaldarra igoko da oholtzara; eta bihar, 14:00etan, Magufada talde gasteiztarra. Jatetxeko arduradunek azaldu dutenez, han egon ahal izateko beharrezkoa izango da aurretik erreserba egitea. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide