Bihar arratsaldean musikatutako ipuinak entzuteko aukera izango da Aiako eskolan. Ameli eta Xirrikituen Jostunek Basoko sekretuak kontatuko dizkiete psikomotrizitate gelara bertaratzen diren umeei. Saioa 17:30ean hasiko da eta 40 minutuko iraupena izango du. Antolatzaileek jakinarazi dute edukiera mugatuta egongo dela, eta betetzen denean, ateak itxiko dituztela.