Euskal Herri guztiko dozenaka txalapartariren eta txalapartazaleren topaleku izan da Aiako Zingira kanpina asteburuan, han egin baitute aurtengo Txalakanpada. Ostiral eguerdian iritsi ziren lehendabiziko parte hartzaileak, eta igandeko herri bazkariarekin eman zioten bukaera txalapartaren bueltan antolatutako akanpadari. Euskal kulturan horren errotuta dagoen musika tresna izan da asteburuko protagonista nagusia, baina piraguaz ibilalditxoa egiteko eta beste ekintza batzuetarako aukera ere izan zuten han bildutakoek.