Aiako Mendi Lasterketan izena emateko azken egunak

Dorleta Agiriano Lai

Igande honetan jokatuko dute Aiako X. Mendi Lasterketa, eta ostiralean amaituko da izena emateko epea.

Aiako Mendi Lasterketaren hamargarren edizioa izango da aurtengoa, eta hain justu, igande honetarako jarri dute hitzordua: lasterkariak 10:30etan hasita arituko dira Pagoetan barrena. Oraingoz 113 pertsonak eman dute izena, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, ostirala izango da izen-ematea egiteko azkeneko eguna. 18 euro balio du dortsal bakoitzak.

Lotura honetan eman daiteke izena, eta 400 plazak betetzen ez badira, igandean bertan ere egin ahalko da inskripzioa. Egun horretan, dena den, 25 euroko kostua izango du dortsal bakoitzak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide