Aiako X. Mendi Lasterketa urriaren 3an jokatuko da

Iñigo Gaiton

Antolakuntzak azaldu duenez, 400 partaiderentzako tokia izango da mendi lasterketan. Urriaren 1era bitartean egongo da zabalik izen ematea.

Aiako X. Mendi Lasterketak badu data dagoeneko: urriaren 3an egingo da, Pagoeta Natur Parkean barrena. Antolakuntzak plazaratutako informazioaren arabera, izen emate epea zabaldu dute jada, eta urriaren 1era bitartean irekita egongo da. Dortsalak 18 euroko prezioa izango du, eta lasterketan 400 lagunentzako tokia izango da.

Plaza guztiak betetzen ez badira, lasterketaren egunean bertan ere emango dute inskripzioa egiteko aukera, 25 euroren truke.

Egin klik hemen, Aiako X. Mendi Lasterketan izena emateko edo informazio osatuagoa lortzeko.
 
 
 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide