'Gelajauziak' ikuskizuna Aiako probalekura eraman du Kukai Dantza konpainiak

Maria Maya Manterola 2021ko ira. 19a, 10:19

Gaizka PeƱafiel | Aiako Udala

Dantza tradizionala du oinarri ikuskizunak, nahiz eta forma aldetik "beste norabide bat" eman nahi izan dioten. Aiarrek probalekuan gozatu ahal izan zuten atzo, larunbata, emanaldiaz.

Kukai Dantza konpainia Aiako probalekuan izan zen atzo, larunbata, 'Gelajauziak' ikuskizuna eskaintzen. Jon Maya, Alain Maya, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena dantzariek osatutako taldeak dantza tradizionala oinarri hartu du ikuskizunerako, nahiz eta "ohikoak diren hainbat kontzeptu berraztertu" dituzten.

Ikusi hemen Gaizka Peñafielek emanaldian ateratako argazkiak.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide