Argitaratu dute Andatzatik Aiara Igoeran parte hartuko dutenen zerrenda

Karkara

Larunbat honetan izango da XIV. Andatzatik Aiara Igoera, eta 50 lagun ariko dira lehian.

Iaz abuztuan jokatu zen Andatzatik Aiara Igoera, eta aurten irailerako jarri dute hitzordua: datorren larunbatean, irailaren 18an, izango da lasterketa. 14:30ean elkartuko dira partaide guztiak, eta entrenamendu saioak egin ostean ekingo diote lehiari.

Parte hartuko dutenen zerrenda kaleratu dute dagoeneko, eta 50 pertsona ariko dira nor baino nor. Besteak beste, Escuderia Lagun-Artea, Akulu Motorsport, Ignauto Sport Gorla Racing, Kastinparro Racing, Sardara, Mendiora Racing, Escuderia Jaizkibel eta Kenako Trapagako gidariak izango dira XIV. Andatzatik Aiara Igoeran.

Hona hemen partaideen zerrenda, osorik:

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide