Oraindik geratzen dira Kukai Dantzaren larunbateko emanaldirako sarrerak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ira. 13a, 12:00

Aiako kultur etxean edo Internet bidez eros daitezke Gelajauziak ikuskizunerako sarrerak.

Datorren larunbatean, irailaren 18an, Gelajauziak dantza ikuskizuna eskainiko du Aian Kukai Dantza konpainiak. Probalekuan arituko dira Alain Maya, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena dantzariak, gaueko 22:30ean hasita.

Irailaren 1ean jarri zuten martxan sarreren salmenta, eta Aiako Udalak jakinarazi duenez, oraindik geratzen dira hainbat tiket. Aiako kultur etxean eros daitezke, baina baita Internet bidez ere: musikaze.com atarian daude eskuragai, 8 euroan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide