Lagun Artea eta Urraki eskuderiek antolatuta, XIV. Andatzatik Aiara Igoera jokatuko dute irailaren 18an. Proban parte hartzeko izen-emate epea aste hasieran zabaldu dute, eta irailaren 10era arte egongo da zabalik. Ondoren, parte hartzaileen behin betiko zerrenda irailaren 14an emango dute argitara.
Proba egunean, ohi bezala, 09:00etatik 12:30era, ikuskapen teknikoak egingo dituzte Gozategi plazan; bertan egiaztatuko dute ibilgailuek ezinbesteko segurtasun arauak betetzen dituztela. 13:30ean Andatza eta Aia arteko GI-3710 errepidea itxiko dute, eta 14:30ean ekingo diote lehenengo entrenamendu txandari.
Erlojuaren aurka lau kilometro inguru dituen ibilbidea bete beharko dute parte hartzaileek, eta bi igoera ofizialeko denbora hartuko zaie kontuan. sari banaketa 19:00etan izango da.