Emakume bat arin zauritu da Aiako Arratola auzoan gertatutako auto istripuan

Maria Maya Manterola 2021ko abu. 18a, 15:35

Autoa bere kabuz atera da errepidetik, eta horma baten kontra egin du talka. Donostiako ospitalera eraman dute arin zauritu den gidaria.

Ertzaintzak baieztatutakoaren arabera, auto istripu arina izan da gaur eguerdian, 13:30ak aldera, Aiako Arratola auzoan. Dirudienez, autoa gidatzen zihoan emakumea zorabiatu egin da, eta horma baten aurka talka egin du errepidetik atera ondoren. 

Larrialdi zerbitzuek Donostiako ospitalera eraman dute zauritua, baina Ertzaintzaren arabera, arin zauritu da. Garabiak 14:30ean eraman du autoa istripuaren lekutik, eta errepidea zabaldu dute dagoeneko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide