Aiako probalekuak Gipuzkoako herri kirolen txapelketa hartuko du gaur

Maria Maya Manterola

San Lorentzo Egunez, Gipuzkoa mailako herri kirol txapelketa izango da Aiako probalekuan, 18.00etan hasita. Emakumezkoen Lau Arroa harri-jasotze txapelketa jokatuko dute, estreinakoz.

Gipuzkoa mailako hiru txapelketa jokatuko dituzte gaur, San Lorentzo Egunez, Aiako probalekuan. Lokotx biltze eta ingude altxatze txapelketez gain, emakumezkoen Lau Arroa harri-jasotze txapelketa ere izango da jokoan lehenbizikoz. 

Joseba Ostolaza Harri Eskolako Udane Ostolazak, Aroa Sanchezek, Naiara Zumetak eta Ane Zinkunegik hartuko dute parte harri-jasotzen. Iñaki Alzaga, Gotzon Iruretagoiena, Jon Larrañaga, Xabier Melendo eta Mikel Osoro arituko dira lokotx-biltzen, eta ingude altxatzeari dagokionez, Gorka Emazabelek, Unai Goitiak, Joseba Pagadizabalek eta Josu Urbietak neurtuko dituzte indarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide