Agortu dira Aiako Bertso Jaialdirako eta Zea Maysen kontzerturako sarrerak

Dorleta Agiriano Lai

Ostiralean izango da Bertso Jaialdia Aiako probalekuan, baina sarrera guztiak ahitu direla jakinarazi du udalak. Zea Mays taldeak larunbatean eskainiko du kontzertua, baina horretarako sarrerak ere agortu dira jada.

Igandean, aldiz, Txalo Produkzioaken Bost Minutun antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Aian. Hainbat sarrera geratzen dira oraindik, eta Aiako udaletxean daude eskuragai. Hara bertaratuta eros daitezke sarrerak, baina posta elektroniko bidez (harrera@aia.eus) edo telefonoz deituta (943 131 144) ere egin daitezke erreserbak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide