Ostegunean puzgarriak jarriko dituzte Aian

Dorleta Agiriano Lai

Haurrek arratsaldean gozatu ahal izango dute puzgarriez, 15:00etatik 19:00etara bitartean.

Aiako frontoian puzgarriak jarriko dituzte ostegun honetan, abuztuaren 5ean. Haurrak lau orduz ibili ahal izango dira han jolasean, hain zuzen, 15:00etatik 19:00etara bitartean. 2 euro ordaindu beharko dira puzgarrietan jolas egiteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide