Asteburu honetan hasiko da udako kultur programazioa Aian. Ostiralean Unidad Alavesa rock-folk taldea arituko da probalekuan, eta larunbatean, Epa izeneko musika emanaldia eskainiko du Demode Quartetek, agertoki berdinean. 22:30ean izango dira bi kontzertuak. Igande gauean, aldiz, Bocabeats Comedia taldeko kideak izango dira Aian: monologoak nahiz musika uztartzen ditu haien ikuskizunak.
Sarrerak Aiako udaletxean daude eskuragai (harremanetan jarri nahi dutenek, 943 131 144 telefono zenbakira dei dezakete edo mezu bat bidal dezakete harrera@aia.eus helbidera). 5 euro balio du Unidad Alavesaren kontzerturako sarrera bakoitzak, eta 2 euro Demode Quarteten eta Bocabeats Comediaren emanaldietarako tiket bakoitzak.
Uztailaren 21ean jarri zituzten salgai sarrerak, aiarrentzat. Udalak gaur jakinarazi duenez, baina, hemendik aurrera aiarrak ez direnek ere eskura ditzakete tiketak.