Urriaren 3an izango da Aiako 10. Mendi Lasterketa

Dorleta Agiriano Lai 2021ko uzt. 20a, 09:00

Aiako 7. Mendi Lasterketa.

Korrikalariek urriaren 1a baino lehen eman beharko dute izena, eta 400 lagunek parte hartu ahal izango dute.

Aiako Mendi Lasterketaren 10. edizioa izango da aurtengoa, eta eman dute data zehatzaren berri jada: urriaren 3a, igandea. Urriaren 1a izango da izena emateko azkeneko eguna, baina plazak lehenago amaitzen badira, une horretan bertan itxiko dute izen-ematea. Gehienez 400 pertsonak parte hartu ahal izango dute lasterketan, eta momentuz, 28 pertsonak eman dute izena. Lotura honetan egin daiteke izen-ematea, 18 euroan.

Aurten ere hiruna sari banatuko dituzte emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan, 200 eurokoak, 150 eurokoak eta 100 eurokoak. Dena den, inork kategoriako marka hausten badu, 100 euroko saria jasoko du. 1:04:35ekoa da gizonezkoen marka Aiako Mendi Lasterketan, eta 1:14:23koa emakumezkoena. Goian zehaztutako estekan daude lasterketaren inguruko zehaztapen guztiak.

Iaz martxo hasieran izan zen Aiako Mendi Lasterketa; bederatzigarren edizioa, hain zuzen. Oier Ariznabarretak (1:05:19) irabazi zuen gizonezkoetan, eta Janire Fernandez de Olanok (1:29:59) emakumezkoetan. Mikel Usandizaga (1:17:44) izan zen helmugaratzen lehena aiarren artean, eta oriotarren artean azkarrenak, aldiz, Ibai Makazaga (1:08:31) eta Amagoia Iribar (1:47:46) izan ziren.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide