Marek Barath-en kontzertuaz gozatzeko aukera izango da larunbatean Zingira kanpinean

Iñigo Gaiton

13:30etatik aurrera emango du kontzertua musikariak, Zingira kanpineko jatetxe begetarianoan.

Zingira kanpineko jatetxean zuzeneko musika emanaldiak egiten ari dira uda zehar, eta hilaren 17an, larunbatarekin, Marek Barathen txanda izango da. Zarauzko bizilagunak pieza batzuk jo eta kantatuko ditu, kanpineko jatetxean bazkaltzeko juntatuko diren lagunentzat.

Emanaldiari 13:30ean emango zaio hasiera, eta jatetxeko arduradunek azaldu dutenez, han egon ahal izateko beharrezkoa izango da aurretik erreserba egitea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide